Klasikoak

Ipuinak

Ipuinak
Egilea(k): Urruzuno, Pedro Miguel
Edizio Prestatzailea: Larringan, Luis Maria
Argitaletxea: Kriselu
ISBN: 84-7086-208-1
Orri-kopurua: 252
Fitxa:

Urruzunoren ipuinak garaiko aldizkarietan zehar sakabanaturik aurkitzen dira. Liburu gisa eratuak bost ezagutzen dira.

Ipuinzale eta ipuingile trebea dugu Urruzuno. Herrikoia eta diskurtso arinekoa. Herrikoia esaterakoan ahozko kodigoaren eragin nabarmena duela diogu. Edozer gauza euskaldundu egiten duen horietarikoa dela bere hizkera. Bestalde, diskurtso arinekoa esatean ez da azalekoa esan nahi. Ez duela estilo "garairik" esan nahi da soil-soilik. Pedro Miguelen euskal errotak ez du ezinezkorik espresibitateari eta bizitasun premiei irtenbidea emateko.

Urruzunoren ipuinetan zera ageri da batez ere: euskaraganako grina suspertu nahia. Baina horretarako sekulako jaiak antolatzen ditu autoreak: ateraldi barregarriak, ziri-sartzeak, adar-jotzeak, norgehiagokak... Horra hor ipuinen alderdi umoretsu eta jostaria.

Urruzuno Literaturaren Zubitegian.

Euskalerritik zerura eta beste ipui batzuk. Klasikoen Gordailua.

Urruzuno Hemeroketan: Euskal Prentsaren Lanak.