Klasikoak

Euskal naparren joaera edo emigrazioa

Euskal naparren joaera edo emigrazioa
Egilea(k): Soroa, Marzelino
Edizio Prestatzailea: Mujika, Inazio
Argitaletxea: Labayru Ikastegia
Fitxa:

1880. urtean bueltatu bazen Colá Ameriketatik, 1882.ean eman zuen argitara bere La emigración Vasco-Navarra liburua. Beraz esan genezake lekukotasun estimagarria azaltzen duela autoreak bere obran, badakienaz ari dela alegia.

Jakina da noski, joan den mendearen bukaeran eta gurearen hasieran Euskal Herriak hego eta iparrak jasan izan zuen emigrazioa. Egoera arduragarria gertatzen hasi zen nonbait, ez hainbeste hemen nabaritzen hasitako jende eskasiagatik, nola hango intxaurren soinu faltsu eta hutsagatik baino. Hemengo jende xehea jakinaren gainean jartzearren egina dago Coláren liburua, eta orduko jende ezjakina Euskal Herrian euskalduna izanik, euskarazko itzulpenaren beharrean aurkitu ziren. Hori izan bide zen Soroa mugiarazi zuen arrazoia: helburu pedagogikoa alegia orain ere. Hori hala bada ere, ez dirudi Soroak gehiegi begiratu zionik herri xehearen hizkuntzari, lexikoari dagokionean behinik behin, Larramendiren neologismoak erabiltzen baititu barra-barra.

Soroa Literaturaren Zubitegian.

Faksimile-edizioa zure esku.

Marzelino Soroa Euskaraz.net-en.

Gorgonioren estuasunak : zarzuela-moldaera gizon bakarrentzat eta egintza batian / Marcelino Soroa Lasa-k izkribatua.1894.