Klasikoak

Olerki sorta bat

Olerki sorta bat
Egilea(k): Arrese Beitia, Felipe
Edizio Prestatzailea: Aldabaldetreku, Gurutze; Boneta, Amaia; Goikoetxea, M.
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 1988
ISBN: 84-7529-524-X
Orri-kopurua: 232
Fitxa:

Aita Onaindiak 1956an argitaraturiko Olerkiak izeneko lanaz –Felipe Arrese Beitiaren obra guztia biltzen duenaz– baliatu dira prestatzaileak hautapen lana aurrera eraman ahal izateko. Aipaturiko liburuan, Arrese Beitiaren obra bederatzi sailetan banaturik ematen zaigu: I KANTU ERRIKOIAK, II LIRIKA KANTUAK, III GORA KANTUAK, IV AMALAUKOAK, V ELIZ KANTA, VI ALEGIAK, VII IPUINAK, VIII IRAKURGEIAK, IX EREDERATIK EUSKERATUAK.

Aukeraketa lana egitean alde batera utzi dituzte prestatzaileek erderatik euskaratutakoak. Hauek erdal idazleen artean zeintzuk zituen gogokoen jakiteko lagungarri gerta badakizkigu ere, ez diote bere sorkuntza lanari erantzuten.

Bost multzotan banaturik aurkezten dituzte prestatzaileek Arreseren olerkirik esanguratsuenak: I KANTU HERRIKOIAK, II LIRIKA KANTUAK, III ELIZ KANTAK, IV GORAPENEZKOAK, V BESTELAKOAK. Bostgarrenean Aita Onaindiaren IRAKURGEIAK, IPUINAK, AMALAUKOAK ETA ALEGIAK bateratu dituzte prestatzaileek. Bateraturik azaltze honek ez du esan nahi garrantzi gutxiago dutenik. Dagokien baliogarritasuna gutxietsi gabe komenigarriago iruditu zaie prestatzaileei beste atalei lehentasuna ematea hauek direlako Arrese Beitiaren egitea hobekien isladatzen dutenak.

Arrese Beitia Literaturaren Zubitegian: Ama Euskeriari.

Felipe Arrese ta Beitiak egiñiko euskeriaren liburu kantaria / [hitzaurrea, Arturo Campión].1900.

Ama euskeriari azken agurrak !!!1880.

Bizkaitar zarrak eta erromatarrak>/i>. 1882.

Asti-orduetako bertsozko lanak. 1902.

Felipe Arrese ta Beitia (1841-1906) Aita Onaindiaren artikulua. Euzko Gogoa, 1956.