Klasikoak

Jostirudiak. Irritza

Jostirudiak. Irritza
Egilea(k): Alzaga, Toribio
Edizio Prestatzailea: Mendiguren, Xabier
Argitaletxea: Labayru Ikastegia
Fitxa:

Jostirudiak izenpean bildu ditugu Alzagaren zenbait antzerki, bere obra zabalaren erakusgarri: Aterako gera! -idatzi zuen lehena-, Burruntziya -bere aldi onenaren ispilu-, eta Osaba -gai eta lanabes landuagoen bilaketa-.

Horiez gain, Irritza ere ekarri dugu hona, Shakespeare-ren Macbeth-en gainean Alzagak burututako euskal moldaketa, hizkuntzazko interes eta arreta berezia merezi duelako.

Alzaga Literaturaren Zubitegian.

Aterako gera! : jostirudia, egintza bakarran / Toribio Alzaga-k izkribatua. 1890. Faksimile-edizioa zure esku.

San Tomas-eko feriya: jostirudia egintza bakarran / Toribio Alzaga-k izkribatua. 1890.

Alzagaren lanen berri Donostiako Euskal Idazleak atarian.