Klasikoak

Garoa

Garoa
Egilea(k): Agirre, Txomin
Edizio Prestatzailea: Etxebarria, Igone
Argitaletxea: Labayru Ikastegia
Argitalpen-urtea: 1988
ISBN: 84-86833-00-0
Orri-kopurua: 350
Fitxa:

Garoa, Kresala bezala, ohiturazko nobela edo "novela costumbrista" delakoa dugu. Idazleak bizimodu zehatz bat erakutsi nahi digu, berori guztioi eredu izan dakigun.

Garoa euskal tradizioaren balore zaharren defentsan oinarritzen da, batez ere bizimodu eta pentsaera berria zabaltzen ari den garaian haiei eusteko beharrizana ikusita. Horregatik nobelan azaltzen den giroak eta inguru guztiak balore horiek azpimarratzeko helburua dute.

Kresalak itsasaldeko giro eta bizimodua jasotzen badu, Garoan nekazaritza mundua azalduko zaigu. Nekazaritza mundu hori Joanes eta beraren familiarengan ispilatuta aurkituko dugu, eredurik hoberen bihurtu direlarik.

Agirre Literaturaren Zubitegian.

Garoa / Domingo Agirre Apaizak egindako irakurgaia. 1912.

Kresala / Domingo Agirre abadeak egindako irakurgeia. 1906.

Auņemendiko lorea / Domingo Aguirre-ko abadeak bizkaiko euskaraz egiņiko irakurgaia>/i>. 1898.

Zestua-ko Euskal-Festetan On Domingo Agirre ta Badiola abadeak Gipuzkoako Diputazio Chit Goituaren aurrean egintako sermoya 1898-ko agorraren 18-an. 1898.