Fitxa: |
Helburu didaktikoa izango luke kontuan gure idazleak liburu hau idazterakoan eta, nola ez, kristauek irakurtzerakoan. Bere bizitzaren erdia Tolosa eta Zarautzen igaro zuenez bi herri hauetako hizkera moldeak jasoko zituzkeen.
Bere euskararen jatortasunaz berehala kontura gaitezke. Euskara jatorra darabil, garbia, herrikoia. Ahalik eta ongien ulertarazteari jarraiki izan zaio liburu honetan, gehiegizko edergai edo ornagarriak erabiltzeko arriskuan erori gabe, aita Krispinek ondotxo baitzekien herriaren bihotzera heltzeko zein hizkera zen egokiena.
Beobide Literaturaren Zubitegian.
Asis-co loria edo Francisco Santu aundiyaren eta pobrien aita-lenaren bicitza / bere seme Beovide-co aita Fr. Crispinec (min. obs.) izcribitua. 1895. Faksimile-edizioa zure esku. |