Klasikoak

Auņemendiko lorea

Auņemendiko lorea
Egilea(k): Agirre, Txomin
Edizio Prestatzailea: Toledo, Ana
Argitaletxea: Ostoa
Argitalpen-urtea: 1998
ISBN: 84-88960-22-0
Orri-kopurua: 188
Fitxa:

Fedea, aberria, eta gizabanako-mailako maitasuna dira Auņemendiko Lorea-ko mataza ehotzen duten hiru osagai nagusiak. Riktrudis protagonista eta Portun eragile dituztela, kristau-fedea / "fede zarra", frankotarrak / euskaldunak aurkakotasunek, Portunek eta Adalbaldok Riktrudis maitatzeak eratzen duen maitasun-triangeluaz lagundurik sortutako korapiloek, Adalbaldoren heriotzarekin eta Portunen kristautzearekin aurkituko dute oreka berria.

Agirrek histori-liburuetan ikasitakoa hartu zuen abiapuntu eleberria burutzeko, baina garaiko giro historikoaren azterketa xehea alboratuz, gatazkak oso modu gardenean eta muturrekoan, ņanardura eta aringarririk gabe aurkeztuz, une horretako gizarte-harremanek erakus zezaketen konplexutasunean sakondu gabe, aldaketa historiko baten berri ematera jotzen du: kristautasunaren garaipena jentiltasunaren aurrean. Riktrudisek hezurmamitzen duen kristautasunaren edertasunak Portun liluratzean erdietsitako garaipena da, euskal buruzagiak "fede zarretik" kristau-federa egindako bidaian irudikatutako garaipena.

Agirre Literaturaren Zubitegian.

Auņemendiko lorea / Domingo Aguirre-ko abadeak bizkaiko euskaraz egiņiko irakurgaia>/i>. 1898.

Kresala / Domingo Agirre abadeak egindako irakurgeia. 1906.

Garoa / Domingo Agirre Apaizak egindako irakurgaia. 1912.

Zestua-ko Euskal-Festetan On Domingo Agirre ta Badiola abadeak Gipuzkoako Diputazio Chit Goituaren aurrean egintako sermoya 1898-ko agorraren 18-an. 1898.