Fitxa: |
Agirrek bere eliztarren heziketarako idatzi zituen erakusaldi ugarietarik batzuk bildu dira antologia honetan, harengandik iritsi zaizkigun bi lan inprimatuetatik harturikoak. Bata 1803. urtean argitara zen lehen aldiz eta kristau dotrinaren azalpen luzea dugu, lehenengo komunioa egin behar zuten haurrei zuzendua; bestea meza nagusietan egindako hitzaldiez osatua dago eta 1850. urtean, egilea hila zelarik, argitara zen lehenbizikoz, hiru aletan.
Aukeraketa egiterakoan, Agirreren lanaren erakusgarri zabala eskaintzen saiatu da ediziogilea, baina aldi berean gaurko irakurlearentzat atsegin izan litezkeen testuak hautatatzen ahaleginduaz. Horregatik, antologia honetan bere begiak murgil ditzanak XVIII. mendearen hondarrean eta XIX.aren hasieran ziren ideia eta ohiturei buruzko hainbat berri aurkituko ditu, Agirreren hizkera bizian tartekatzen diren esaera eta ipuinekin nahasian.
Agirre Literaturaren Zubitegian.
Confesioco eta comunioco sacramentuen gaņean eracusaldiac : lenvicico comunio raco prestatu bear diran aurrentzat, eta bidez cristau acientzat-ere bai / esqueincen diezte euskaldunei Juan Bautista Aguirre. 1823. Faksimile-edizioa.
Jesu-Cristoc bere Elizari utzi ciozcan, zazpi Sacramentuen gaņean eracusaldiac ; Jaungoicoaren legueco amar aguinteen gaņean eracusaldiac ; Jesu-Cristo eta Virgiņa chit Santaren misterioen, eta beste cembait gaucen gaņean eracusaldiac. 1850. Faksimile-edizioa. |