Fitxa: |
Euskaldunak (1853) dugu Hiribarrenen obrarik ezagunena. Poema da. Euskal Herriko historiaren, herrialdeen eta ohituren inguruan eraikitako poema luzea, 5.428 lerroz osatua. Euskal Herri osoa du kantagai, Iberia eta Kantabria Euskal herri izatera iritsi ziren arte. Haren historia hartzen du abiapuntutzat, baina Lapurdi du begi-ninia. Zazpi probintzien berri ematen du, baina Lapurdiko herriak, ibaiak eta pertsona ospetsuak kantatzen ditu bereziki, poetak berak aitortzeraino: "Laphurdin hedatu naiz, bainan ez bertzetan" (3.485), nahiz azkenean hutsune hori nolazpait betetzen saiatzen den.
Hiribarren Literaturaren zubitegian.
Eskaldunac : Iberia, Cantabria, Eskal-Herriac, Eskal-Herri bakhotcha eta hari darraicona. 1853. Faksimile-edizioa. |