Abrahan
Bibliako patriarka (K.a. ~XIX. m.). Juduen erlijioan, kristauenean eta islamdarrenean pertsonaia nagusienetakoa, oso garrantzitsua da Israelgo historian. Urtik Kanaango lurraldeetara joandako klan arameo bateko buruzagia zen. Artzaintzan ibili zen Sikem eta inguruko lurretan. Genesiaren arabera, juduen eta arabiarren aitzindaria da, bere seme Isaak juduen aitalehena baita eta Ismael arabiarrena. Kristauentzat aita espirituala da. Bere seme Isaak Jainkoari eskaintzeko prest zegoen.
Atzera