Afrodita

Edertasunaren, ugalkortasunaren eta maitasunaren jainkosa grekoa. Zeus eta Dioneren alaba edo, Hesiodororen arabera, Uranorena eta Hefestoren emaztea. Adonisekin amodio gartsua bizi izan zuen eta Ankise troiarrarekin seme bat izan zuen: Eneas. Jainko-ahalmenak galdu eta gizaki bihurtu zen.



Atzera