bihurtu

1. da ad. Lehen zegoen tokira joan edo etorri. 2. da ad. Zerbaitek edo norbaitek, lehen zuen egoera berriro izan. Bizitza basatira bihurtu. 3. da ad. Egoera, itxura batetik bestera aldatu (nor osagaia, izena denean, beti mugagabean). Ura ardo bihurtu. Protestante, budista, kristau bihurtu. 4. du ad. Norbaiti kendu edo hartu zaiona, edo galdu duena berriro eman. Bihurtu diot utzi zidan liburua. 5. du ad. Bihurdura gertatu. Zangoa bihurtu du. 6. du ad. Zerbait, norabidea aldatuz, norabait zuzendu. Bihur itzazu gugana zeure begi errukizkoak. 7. du ad. Hizkuntza batetik bestera itzuli. 8. da/du ad. Bildu. Lur-mota asko dira, baina guztiak bitara bihurtzen dira. 9. zaio ad. (Ipar.) Buru egin. Etsaiei bihurtzeko.



Atzera