bildu
1. du ad. Sakabanaturik zeudenak elkarren ondoan edo multzoa osatzen dutela jarri. Ardiak bildu. Dirua bildu. 2. da ad. Hainbat lagun zerbait egiteko toki jakin batera joan. Elizara bildu. Euskaltzaindia Donostian bildu zen atzo. 3. du ad. Zerbait material batez (paperez, ehunez, plastikoz, etab.ez) inguratuz estali. Maindire batean bildu zuten Jesusen gorputza. 4. du ad. Norbaitek besteren gogoa bereganatu. Norbait lausenguz bildu. 5. du ad. Tolestuz jaso. Oihalak bildu. Egingo al duzu mesede hanka horiek biltzea eta beste nonbait jartzea? 6. du ad. Jetzi. Behiak bildu. 7. da/du ad. Laburbildu. Hitz batera bilduz gorabehera: haiek gazte, ni zahar. 8. du ad. Bat egin, elkartu. Biak bildu zituen lokarria ez zuen heriotzak berak eten. • BIL-BIL EGIN. Estu bildu. Bil-bil eginda zeuden artzain eta ardiak. Berehala zapi zuri batean bil-bil egin zuen eskeko kapoia.
Atzera