jarri

1. da/du ad. Norbait edo zerbait lehen ez zegoen toki batean edo kokatzeko era batean egotera igaro edo igaroarazi. Gelaren bazter batean jarri zen. Eskua buruan jarri zuen. Kartak mahaian, gora begira jar itzazu. 2. da/du ad. Gorputza edo gorputz-atal bat egoera fisiko jakin batean gertarazi. Zutik jarri. Etzanda jarri zuten. 3. da/du ad. Aldartea aldatu. Triste jarri. Ez horrela jarri, motel! 4. da ad. Eseri. Gogora noren mahaian jarri behar duzun. 5. du ad. Arrautzari buruz, errun. Oiloak arrautza jarri. 6. da ad. Egoera berrira ohitu. Astoa makilara bezala jarri da zure ohituretara. 7. du ad. Paperean eman, idatzi. Zer jartzen du hemen? Gauzatxo bat egin da oker: Axularrek "semék" eta antzekoak jarri zituenean "semeek" eta abar aldatzea. Bertso berriak, Xenpelarrek jarriak. 8. da ad. Eman, zaletu (objektua -ra kasu-atzizkiaz). Edarira jarriak dauden guztiak. • JARRIA EGON. Zerbaiti buruz asko jakin. Bertso-kontuan oso jarria dago.



Atzera