bertso
iz. 1. Ahapaldia, muinez edo moldez batasuna duten hitz neurtuzko lerro-multzoa. 2. Euskal herri-literaturako ahapaldia, bat-batean botatzen dena edo jartzen dena. • bertso aske. Neurri aldakorreko eta errimarik gabeko bertso-lerroz osatua, metrikaren arauei lotu gabea. || bertso-lerro. Bertsoa osatzen duen unitatea, silaba-kopuru jakin bat izaten duena, eta eskuarki idatziz lerro batean idazten dena. || bertso-paper. Jarritako bertsoak biltzen dituen idatzia; jarritako bertsoak berak. Han egoten zen gizon bat bertso-paperak saltzen. Bertso-paper txapelketa. || bertso-saltzaile. Bertso-paperak saltzen zituena. • BERTSOAK BOTA. Bertsoak bat-batean kantatu. || BERTSOAK JARRI. Bertsoak paperean egin. || BERTSOTAN (ari, jardun, hasi,...). Bertsoak botaz. Bertsotan behar dut hasi / nahi dituenak ikasi.
Atzera