hasi
da/du ad. 1. Zerbait, denboran zein espazioan, ez izatetik izatera igaro; zerbaiten lehen zatia egin. Urtea urtarrilaren batean hasten da. Han hasi ziren haren zorigaitzak. Gerra hasi zutenean. Hitzaldia hasi du. Euria, elurra, hotza hasi du (edo da). 2. Osagarria aditza denean (era ez-burutuan) edo jarduera abiarazten duen adberbioa denean, ekintza ez gertatzetik gertatzera igaro. Ibiltzen, mintzatzen, negar egiten hasi. Noiz hasiko zara lanean? Negarrez hasi. Garrasika hasi. • hasi-masi. (pl.) Hastapena, ikasi behar den zerbaiten hasierako gaiak. Gramatikaren hasi-masiak ikasi eta berehala. • HASIAN HASI. (Ipar.) Behin hasiz gero. Hasian hasi, goazen bururaino.
Atzera