buruz

adb. 1. Mugitzean, burua aurretik doala. Buruz bota zen uretara. 2. Adimena erabiliz; sen onez. Ez dakit buruz ala burugabe jokatu nintzen. 3. Oroimen hutsaz baliaturik. Buruz ari naiz eta beharbada hutsen bat egingo dut. 4. Zeharo, erabat. Bekatu galgarrietan buruz sarturik zaudetenok. • BURUZ BEHERA. 1. Ahozpez. 2. Gorputzaren goialdea beherantz dagoela. || BURUZ BURU. Aurrez aurre. || BURUZ BURU EGIN. Topo egin. || BURUZ GORA. 1. Ahoz gora. 2. Burua baino altuago. || BURUZ IKASI. Hitzez hitz errepikatzeko moduan ikasi. || NOR BERE BURUZ. Nor bere kabuz. || -I BURUZ. 1. -rantz. Mendiari buruz joan. 2. -i begira. Guri buruz xoko batean jarria zegoen. 3. -z (hitz egin, aritu, etab.). Nire ustetan gai honi buruz nahikoa dugu hitz egin. || -RA(T) BURUZ. 1. -rantz. Maulerat buruz joan ginen. 2. -i, -ra begira. Leihotik so daude gaineko pentzerat buruz.



Atzera