gai
iz. 1. Materia-mota desberdinetako bakoitza. Gantza gai koipetsua da. 2. Zerbait egiteko edo osatzeko behar diren gauzetako bakoitza. Etxea egiteko gaiak baditugu. 3. Giza adimenaren jarduera batean (elkarrizketa, hitzaldi, idazlan, bertso-saio, etab.etan) lantzen diren edo erreferentzia egiten zaien elementuak elkarrekiko lotzen dituen kontzeptu-esparrua. Gai bera erabili du bere liburu guztietan. Politika-gaietan aditua. 4. Ikasgaia; irakasgaia. • gai gris. BIOL. Nerbio-zelulaz oparo hornitutako ehun grisaxka, bizkarrezur-muineko gai zuriaren barnealdean eta garunaren kanpoaldean dagoena. || gai zuri. BIOL. Mielinazko estalkia duten garuneko eta bizkarrezur-muineko nerbio-zuntzen multzoa, gai grisa baino zurbilagoa dena. || gai-jartzaile. Bertso-saioetan, berau gidatzen eta bertsolariei gaiak jartzen aritzen den pertsona. • GAI EGIN, BIHURTU, BILAKATU. Gaitasunaz jabetu. Gai bihur gaitezen zerua iristeko. || GAI EGON. 1. Prest egon. Txondorra gai dagoenean gainerakoa egingo dugu. 2. Ezkongai egon. Alaba zaharrena gai dugu.
Atzera