liburu

iz. 1. Idatziriko eta irakurtzeko prestaturiko orri-multzo aski handia; orriak ertz batetik era desberdinez bat eginik egoten dira. Liburuaren azalak, orriak. 2. Liburu-eran argitaratutako idatzizko obra. Liburu bat idatzi, irakurri. Julio Cortázar-en azken liburua ez zitzaidan gustatu. 3. Itun Zaharreko testu batzuen izena (aurretik izen berezi bat dutela). Job-en liburua. 4. Idatzizko obra luze baten zati nagusietako bakoitza. 5. MUS. Libretoa. 6. ZUZ. eta EKON. Aktak, kontuak, merkataritza-eragiketak, etab. erregistratzeko erabiltzen den orri-multzo elkar josia. Akta-liburua. Liburu egunkaria. Liburu nagusia. • famili liburu. Ezkontzaren ondoren ezkontideei ematen zaien liburuxka-antzekoa, senar-emazteen egoera zibilari buruzko eta seme-alaben jaiotzari buruzko datuak azaltzen dituena. || kexa-liburu. Garraio edo ostalaritzako zenbait establezimendu eta zerbitzutan eskaintzen den liburua, bezeroak izan ditzakeen kexak bertan adieraz ditzan. || liburu santu. ERL. 1. (maiusk.) Biblia. 2. (pl.) Idazteunak. || liburu zuri, gorri. Gai jakin bati buruz, gobernuak edo beste erakunde batek argitaratzen duen dokumentu-bilduma. Euskararen liburu zuria. || testu-liburu. Ik. testuliburu.



Atzera