zati

iz. 1. Zerbait hautsi edo ebakitzean sortzen den pusketako bakoitza. Edalontziaren zatiak lurrean zabaldu ziren. Oihal-zatia. 2. Osotasuna eratzen duten atal, osagai, aldi, etab.etako bakoitza. Liburua lau zati berdinetan banatua dago. Gola bigarren zatiaren bukaeran sartu zuten. 3. Bolada, denboraldia. Zati baterako joan da. 4. MAT. Zatiketaren ikurraren izena (: edo /). Bost zati sei.



Atzera