zabaldu

da/du ad. 1. Zabaltasun handiagoa hartu edo eman. Bidea bi metro zabaldu. 2. Tolestaturik edo bildurik dagoen zerbait hedatu. Arropa, lehortzeko zabaldu. 3. Pilan dagoena edo loditasun handia duena beste zerbaiten gainean ezarri eta ondo hedatu. Ukendua azalean zabaldu. 4. Ireki. Begiak zabaldu zituenean Jon ikusi zuen. 5. Hedatu; zerbait, berri bat bereziki, jendearen belarrietara helarazi. Gaitza Afrikatik zabaldu zen. Berria azkar zabaldu zen. 6. (hed.) Zerbaiti hasiera eman; inauguratu. Aurrezki-kontu bat zabaldu. Joko Olinpikoak uztailaren 28an zabaldu ziren. 7. FIS. Zabalkuntza gertatu.



Atzera