zabalkuntza

iz. 1. Zabaltzeko ekintza eta horren ondorioa. 2. Zabalkundea. 3. FIS. Gorputz baten edozein dimentsio (luzera, azalera edo bolumena) handitzea, eskuarki tenperatura igo edo presioa jaitsi delako. 4. MED. Dilatazioa. Umetokiaren lepoaren zabalkuntza. • zabalkuntza semantiko. HIZKL. Hitz baten jatorrizko edo ohizko eremu semantikoa kontzeptu berriei dagokien adiera edo adierak erantsiz zabaltzea. Gehienetan kalko semantikoz burutzen da (adib., ate hitzaren ohizko adierei, hainbat kiroletan baloia edo pilota sartu behar den esparruaren adiera eranstea). || zabalkuntza termiko. FIS. Tenperatura-aldaketak eragindakoa. || zabalkuntza-koefiziente. FIS. Gorputz baten dimentsioa (luzera, azalera edo bolumena) tenperatura gradu bat igotzen denean dimentsio horren unitateko handitzen den balioa (azalera- eta bolumen-koefizienteak luzera-koefizientearen bikoitza eta hirukoitza dira, hurrenez hurren).



Atzera