tenperatura

iz. FIS. 1. Magnitude fisikoa, gorputz bat ukitzeak utzitako bero- edo hotz-sentsazio subjektiboa objektiboki neurtzeko balio duena eta termometroaren bitartez neurtzen dena. 2. Gure organoetan eragina duen neurrian, aire atmosferikoaren egoera; hotz- edo bero-maila. • giro-tenperatura. Zerbaiten edo norbaiten inguruan dagoen airearen tenperatura; normalean, giza inguruneari aplikatuta erabiltzen da, etxe, gela, etab.etako tenperatura adierazteko. || tenperatura absolutu. Zero absolututik neurtzen dena; Kelvin eskala.



Atzera