eskala

iz. 1. Zurubia; sokaz eginiko esku-eskailera, espeleologian eta alpinismoan erabiltzen dena. 2. Bolumena, luzera eta fisikako beste hainbat magnitude neurtzeko erabiltzen den balio-segida mailakatua. Celsius eskala. 3. Hierarkia edota egitura hierarkizatu bat osatzen duten gradu- edo maila-hurrenkera. Eskala militarra. 4. Irudikapen grafiko, kartografiko, fotografiko edo maketa batean, neurri jakin baten eta neurri errealaren arteko proportzioa. 1 : 25.000 eskala. 5. GEOL. Denbora geologikoaren banaketa ahalbidetzen duen erreferentzi sistema. 6. MUS. Printzipio akustiko edota formula jakin baten arabera mailakatutako nota-multzoa. • eskala absolutu. FIS. Kelvin eskala. || eskala grafiko. Plano batean markatutako distantzi edota dimentsio-puntuen arteko erlazioa adierazten duen lerro graduatua. || eskala termometriko. FIS. Tenperatura neurtzeko eskala finkatua. Garrantzitsuenak, Celsius, Fahrenheit, Kelvin eta Reaumur eskalak dira.



Atzera