beste

1. det. Zerbait edo norbait jadanik aipatua delarik, hura ez dena, baina nolabait multzo berekotzat hartzen dena adierazteko erabiltzen den hitza (izen bati dagokionean horren ezkerretara agertzen da beti; delako izenak mugatzaile edo zenbatzaileren bat edo bat hitza hartu behar du; izenaren eta besteren artean zenbatzaileak edo izenarekin lotura hertsia duten zenbait izenlagun (honelako edo kidekoak, adib.) soilik ager daitezke. Izenlagun edo izenordain bati dagokionean ere haren ezkerretara doa. Dagokion izena ezabaturik azal daiteke. Mugagabean jokaturik, izenordain gisa azaldu ohi da). Alkatearen beste alaba. Beste zenbait jauregi eder. Beste ezer baino gehiago maite duzula. Bi anaia zituen; bat(a) atzerrira joan zen eta bestea hil egin zen. Batetik eta bestetik. Besteri kendu eta beretzat hartu. 2. -ik kasu-atzizkiaz, eta aurretik izen-sintagma edo aditzaren era burutua daramala, ezezko perpauseko aditzari dagokion ekintza delako izen-sintagmari bakarrik dagokiola edo delako aditzari dagokion ekintza bakarrik gauzatu dela adierazteko erabiltzen den hitza. Nire ona besterik ez du nahi. Amen esan besterik ez duk egin beharko. 3. Sintagma baten ondoren, aditzari dagokion ekintza (ia beti ezezko perpausetan) hari bakarrik dagokiola adierazten duen hitza (sintagmak duen kasu-atzizki bera hartzen du, eta mugagabean erabiltzen da). Jainkoak bestek ez du / nik hainbat sufritu. Igandeetan bestetan ez zen etortzen. 4. (Batez ere B) Adina, bezainbat. Zuk beste diru dut. • -(A)Z BESTERA. -(a)z kontra. Bere gogoaz bestera ezkondu ziren. || BESTE EGIN. Nork bere burua hil. Bere buruaz beste egin zuen. || BESTE ORDUZ. Behiala, lehenagoko beste batean. Oihu egin zuen Frantziskok, beste orduz San Paulok Damaskorako bidean bezala. || BESTEAK BESTE. Aipatzen denarekin zerikusirik dutenak alde batera utzirik. Hor daude, besteak beste, Euskaltzaindiaren aldizkarian argitara zituen lanak. || BESTERA. Beste era batera. Baina guztia bestera jazo zen. || BESTERIK? Beste ezer behar, nahi edo gehitu nahi den galdetzeko erabiltzen den esamoldea. || BESTERIK EZEAN. Beste ezer, bestelako aukerarik ez dagoelarik. || BESTERIK GABE. Beste ezer gabe; eskutitzetan, esatekoak amaitu direla adieraziz agurraren aurretik erabili ohi den formula. Besterik gabe, har gure agurrik beroena. || ETA BESTE. Eta beste batzuk. Badakit Aitzol eta beste horretaz mintzatuak direla. || EZ BESTE. Ik. ez. || EZ BESTEA!, EZ BESTERENA! (Adjektibo mugatu baten ondoren) alaena. Alferra ez bestea! || -Z BESTE. -z bestalde. Mikelez beste ez da inor etorri.



Atzera