inor

izord. 1. Pertsona bat ere ez (ezezko testuinguruetan). Ez da inor, dakidanez, bikoiztasun horretaz artegatzen. Ez duzu inor hilko. 2. Pertsonaren bat, norbait; beste (ezezko ez diren testuinguruetan; baiezko adierazpenezko perpausetan, beste edo mintzatzen dena ez den beste inoren baliokidea). Inor etorri al da? Inoren hutsak ikusteko begi erneak ditugu. • INOR GUTXI. Pertsona gutxi, ia inor ez. Inork gutxik irakurri dituen paperetan. || INOR IZAN. Nor izan. Ni ez naiz inor zure etxean sartzeko.



Atzera