pertsona
iz. 1. Giza espezieko banakoa. Pertsona batek nahiz animalia batek. 2. Gizonezko edo emakumezko zehaztugabea, bere izena ezagutzen ez denean edo eman nahi ez denean. Bi pertsona dauzkazu zain, ez dakit nortzuk diren. Munduko pertsona-izenak. 3. ERL. Kristauen artean, Hirutasun santuko kideetako bakoitza, hots, Aita, Semea eta Espiritu Santua. Hirutasuneko bigarren pertsona. 4. HIZKL. Elkarrizketa eta esakune bateko partaideen erreferentzian oinarritzen den gramatika-kategoria, aditz eta izenordainetan eragiten duena. Lehen pertsona, hiztunari dagokio; bigarrena, entzuleari; hirugarrena, entzulea edo hiztuna ez den beste bati. 5. ZUZ. Eskubideak izateko eta obligazioak betetzeko gaitasuna duen izakietako bakoitza. • ZUZ. pertsona fisiko. Gizabanakoa. || pertsona juridiko. Helburu bat betetzeko edo lan bat egiteko eratutako gizabanakoen multzoa, lege-egitura duena eta ondorioz, eskubideak eta obligazioak dituena. Sozietate anonimoak pertsona juridiko dira.
Atzera