kategoria
iz. 1. Maila edo mota bereko izakiak sailkatzen diren klasea; hierarkia bateko maila den klasea. 2. FIL. Aristotelerentzat, izakiaren genero gorenenetako bakoitza (substantzia, kopurua, koalitatea, erlazioa, espazioa, denbora, jarrera, posesioa, ekintza eta pasioa). Kantentzat, a priori jasotako fenomenoak ulertzeko eta erlazionatzeko adimenak erabiltzen dituen funtsezko kontzeptuetako bakoitza. 3. HIZKL. Sistema linguistiko bateko elementuak sailka daitezkeen klase nagusietako bakoitza. Motaren araberakoak (izena, adjektiboa, aditza, etab.), osagaiaren araberakoak (izen-sintagma, aditz-sintagma, etab.) edo mota bakoitzak jasan ditzakeen aldaketen araberakoak (generoa, numeroa, boza, aldia, modua, etab.) izan daitezke.
Atzera