aditz

iz. HIZKL. Ekintza, egoera edo gertaera adierazten duen hitza, bertan gauzatzen diren denbora, pertsona, etab.en arabera aldatzen dena. • aditz laguntzaile. Aditz perifrastikoen eremuan, bere jatorrizko esanahia galdu eta beste aditzen aldiak osatzeko erabiltzen den aditza edo aditz-lokuzioa. Euskara batukoak lau dira: izan, *edin, *edun eta *ezan. || aditz nagusi. Aditz laguntzailearekin batera aditz perifrastikoak osatzen dituen atala, esanahi lexikoa ematen duena eta aspektuaren ezaugarria daramana. || aditz-erro. Aditzaren eduki lexikoaren marka den atala (adib., joan aditzaren -oa- morfema). || aditz-izen. Izenaren funtzioa bete dezakeen adizki ez-jokatua, -te, -tze atzizkiez eratzen dena. || aditz-joko edo aditz-flexio. Denbora, modua, aspektua, numeroa, pertsona, etab. bezalako kategoriak adierazteko, soilik nahiz laguntzaile batez, aditz batek hartzen dituen moldeen multzoa.



Atzera