denbora

iz. 1. Gauzak gertatzen eta izakiak aldatzen diren bitarte mugagabea; delako bitarte horren zati mugatua. Zenbat denbora eman duzu Amerikan? 2. Garaia. Denbora bateko kontuak. 3. (Batez ere Ipar.) Eguraldia. 4. FIS. Oinarrizko magnitudea, espazioko puntu berean izandako bi gertaera berdin bereiztea ahalbidetzen duena (t). 5. HIZKL. Kontzeptu nozionala, aditzak adierazten duen ekintza kronologikoki noiz gertatu den azaltzen duena (denbora estralinguistiko edo semantikoari dagokio; orainaldian, iraganaldian eta geroaldian gauzatzen da). 6. HIZKL. Ik. aldi. 7. (batez ere pl.) Ik. garta-denbora. • denbora banatu. INFORM. Ordenadorearen funtzionatzeko modua, non PUZ bakar batez zenbait erabiltzaileren programak paralelo-itxuran egikaritzen diren, bakoitzari PUZeko denbora-tartea, memoriako edukiera, periferikoak, etab. erabiltzeko denbora txandaka egokituz. || denbora erreal. INFORM. Datua iritsi ahala prozesatzen deneko funtzionamendu-modua (denbora errealean lan egin). Horretarako, programak aldi oro memoria zentralean kargaturik egon behar du, egikaritzeko prest. Prozesu-kontrolerako sistemen ezinbesteko ezaugarria da (banketxeetako kontu korronteen maneiua, garraiabideetako erreserba-sistema, etab). || denbora sideral. Lurraren biraketaren neurketan oinarritutakoa. || denbora unibertsal. Greenwicheko meridianoko batez besteko eguzki-denbora. || egikaritzapen-denbora. INFORM. Programa bat osatzen duten aginduak betetzeko behar den denbora. || eguzki-denbora. Eguzkiaren higiduraren neurketan oinarritutako denbora. Eguzkia ez da zeru-ekuatorean zehar uniformeki higitzen, eta ondorioz batez besteko eguzki-denbora definitu behar da, higidura-irregulartasunik gabeko eguzki hipotetiko baten arabera neurtutakoa. • DENBORA ASKOAN. Denbora luzean. Denbora askoan bajatu gabe / mendian dira egoten. || DENBORA GUTXIAN. Denbora-bitarte txikian. Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian. || DENBORA LUZEAN. Denbora-bitarte handian. || DENBORAREN PODERIOZ (PODERIOAN). Denbora iragatearen ondorioz.



Atzera