oro

zenbtz. orok. (Ipar.) Dagokion izen-sintagmak adierazten duen multzo osoa, ezein banakoren salbuespenik gabe, adierazteko erabiltzen den hitza (ezin du inoiz artikulurik hartu; izen-sintagma soilari dagokionean, haren ondo-ondoan, kasu-atzizkia orok hartzen duela; erlatibozko esaldi bati dagokionean, haren ondo-ondoan; izen-sintagmak artikulu pluralaren marka edota artikulu singularraren marka (hau batez ere Z.) hartzen dituela erabil daiteke; izenordain gisa joka dezake, edo legokiokeen izen-sintagma ezabaturik dagoela). Gauza ororen gainetik. Gizon den orok badaki. Ihesi joan direla ene gogoeta gaiztoak oro. Bere odola oro isur beza. Orok dakite hori. • ORO HAR. Gehienak, ohizkoenak, nabarmenenak kontuan izanik, axola gutxiko kontuak alde batera utzirik. Zortzi urte igaro ondoren, ez dut uste, oro har, eginahalaren arrakasta uka daitekeenik. || OROREN BURUAN. Azken batean. Hura baita ororen buruan beharrena. || OROREN GAINETIK. Gauza guztien gainetik. Arbasoen mintzaira maitea maitatu du ororen gainetik. || OROTAN GAINDI. (Z) Ororen gainetik. || OROZ GAINETIK. Ororen gainetik.



Atzera