alde

iz. 1. Gauza edo puntu bati buruz, haren ingurua; hura inguratzen duen bitartetik nolabait bereizten den zatia. Goiko, beheko, eskuineko aldea. 2. Gainazal baten kontrako bi plano paraleloetako bakoitza. Txanponaren bi aldeak. Kanta hori diskoaren A aldean dago. 3. Gauza biren arteko diferentzia, desberdintasuna. Bi produkturen arteko aldea. 4. Izaki edo gauza abstraktuei buruz, alderdia. Arazoaren alde guztiak aztertu. 5. MAT. Poligono bat ixten duten lerroetako bakoitza; angelu bat osatzen duten bi lerroetako bakoitza. • ALDE! Norbaiti nonbaitetik alde egin dezan agintzeko erabiltzen den hitza. Alde hemendik! || ALDE AURREZ. Aldez aurretik. Bertatik eta alde aurrez, gertatuko den bano lehenago esaten dizuet. || ALDE BAT, ALDE BATERA UTZI. Kontuan ez hartu, baztertu. || ALDEAN BESTE. (Ipar.) Alderik alde. || ALDEAN (izan, eduki, eraman,...). Ondoan, bertan, oso gertu; nork berarekin. Aldean zeraman dirua galdu zuen. || ALDERA (postposizioan). -rantz. Etxe aldera joan. || ALDERIK (ALDEZ, ALDENIK, ALDEREN) ALDE. Zerbaiten alde batetik bestera. Zure bihotza berriz, ezpatak alderik alde zulatuko du. || -EN ALDE (egon, egin, jokatu, azaldu,...). Zerbait edo norbaiti laguntzeko, mesede edo on egiteko, edo adostasunezko jarreran. Hi zeinen alde hago? || -EN ALDEAN. -ekin konparatuta. Honen aldean hik ekarritakoa politagoa dun. || -EN ALDEZ. -en partez, -en ordez. Itaunduko diet horrelakoei berorren aldez.



Atzera