puntu
iz. 1. Dimentsiorik ez duen espazioko elementua, bi zuzenen ebakiduraz adierazten dena. Bi zirkunferentziak elkar ukitzen duten puntua. 2. Oso neurri txikiko eta forma biribilekoa den zeinua, hainbat funtzio dituena (perpaus-bukaera adierazteko puntuazio-zeinua; i eta j letren gainean idazten dena; batzuetan biderkadura adieraztekoa, etab.). 3. Azterketa, proba, joko, kirol, etab.etan balorazioak edo emaitzak mailakatzeko erabiltzen den eskalako unitatea. 4. Arazo edo gai baten ataletako bakoitza. Lehen puntua aztertuko dugu orain. 5. Musean, jokalariek jokorik ez dutenean egiten den apustua. 6. Euskal bertsogintzan, oin bakoitzak mugatzen duen hitz-andana (bertso-lerro bat edo bi izan daitezke); errima; oina. Puntuka bertsotan aritu. 7. Puntada; jostean puntadak emateko edo hariak gurutzatzeko modu desberdinetako bakoitza. 8. Orratz edo makina bidez hari bakar batekin egindako begiztak elkarrekin kateatuz eratutako ehun-mota, jertse, galtzerdi, etab. egiteko erabiltzen dena; begizta horietako bakoitza eta begiztak elkarrekin kateatzeko modu desberdinetako bakoitza. Puntuzko jertsea. 9. FIS. Fenomeno fisiko bat gertatzen den tenperatura. Irakite-puntua. Urtze-puntua. 10. MED. Ebaki edo zauri baten bi aldeak elkartu eta sendatzeko hari bereziz emandako puntada. Lau puntu eman dizkiote buruan. • bi puntu. Bata bestearen gaineko bi puntuz adierazten den puntuazio-zeinua (:). || eten-puntu. (pl.) Segidako hiru puntuz adierazten den puntuazio-zeinua (...). || euste-puntu. FIS. 1. Palankan, barra euskarri finkoan bermaturik dagoen gunea. 2. Zerbait egiteko euskarria. || puntu eta bereiz. Idaztean lerroa bukatzen dela eta hurrengo lerroan idazten segitu behar dela adierazten duen puntuazio-zeinua. || puntu eta koma. Koma bat eta haren gainean idatzitako puntu batez adierazten den puntuazio-zeinua (;). || puntu hori. ANAT. Makula. || puntu itsu. ANAT. Kono eta makilatxorik gabeko erretina-zatia. Bertatik ikus-nerbioak sartzen dira. || puntu kardinal. Horizontea zatitzen den norabideetako bakoitza. Ekialdea, hegoaldea, iparraldea eta mendebaldea dira lau puntu kardinal nagusiak. • PUNTUA EGIN. Orratz edo makina bidez puntuzko ehuna egin. Puntua egiten orduak eta orduak ematen ditu. || PUNTU(-PUNTU)AN. 1. Prest; unerik onenean. Babarrunak oraintxe daude puntu-puntuan. 2. Doi-doia, delako ordu zehatzean, ez goiz ez berandu. Puntu-puntuan iritsi zen.
Atzera