modu
iz. 1. Era, gisa, moldea. 2. HIZKL. Aditzaren morfologi kategoria, hiztunak mezuko ekintzarekiko duen jarrera azaltzen duena. Euskarazko moduak lau dira: indikatiboa, subjuntiboa, agintera eta ahalera. 3. MUS. Antzinako Grezian eta Erdi Aroko eliz kantuan, zortzidun baten barruan notak tonu eta tonuerdien segida desberdinen arabera antolaturik dauden eskala-motetako bakoitza; sistema tonalean, gradu modalen (bereziki III.aren) aldaketez sortzen diren eskala-multzo desberdinetako bakoitza (III. gradua maiorra ala minorra izan, modu maiorra eta minorrak sortzen dira).
Atzera