angelu

iz. 1. MAT. Elkar ebakitzen duten bi zuzenek edo bi planok mugatzen duten plano- edo espazio-zatia, gradutan neurtzen dena. 2. (zah.) Lurra, solairua. • angelu auzokide. (pl.) 1. Alde komun bat dutenak, gainerako biek zuzen bat osatzen ez dutelarik. 2. Triangelu baten alde batek beste aldeekin osatzen dituenak. || angelu betegarri. Angelu jakin bati 180 gradukoa osatzeko gehitu behar zaiona. || angelu erdiinskribatu. Zirkunferentziaren tangenteak eta korda batek osatutakoa. || angelu inskribatu. Zirkunferentzia bateko soka baten gainean eraikitako triangeluen angelu zorrotza. || angelu kamuts. 90 gradutik gorako neurria duena. || angelu lau. 180 graduko neurria duena. || angelu osagarri. Angelu jakin bati 90 gradukoa osatzeko gehitu behar zaiona. || angelu zorrotz. 90 gradutik beherako neurria duena. || angelu zuzen. Aldeak elkarzutak dituen angelua, 90 gradukoa. || angelu-garraiagailu. Marrazki geometriko baten angeluak neurtzeko erabiltzen den zirkulu graduatua. || sarrerako angelu. TEKNOL. Zenbait ebaketa-erremintak, hala nola otxabuek, hariztatzeko ardatzek, etab. ebakitzen hasteko duten atal konikoaren angelua.



Atzera