zorrotz

1. izond. Punta edo ertz mehe-mehea duena; oso erraz ebakitzen duena. Ezpata zorrotza. Hagin zorrotzak. 2. izond. Sentimen edo gaitasun bat bereziki azkarra edo zolia duena. Begiak zorrotzak. 3. izond. Bere egitekoak arauak dioenari edo gizalegeari atxikirik eta zehaztasun handiz burutzen dituena; besteek bere egitekoetan hala jokatzea malgutasunik gabe eskatzen edo agintzen duena. Epaile zorrotza. 4. izond. Bere horretan eta salbuespenik gabe betetzekoa den agindu edo debekua. Erregela zorrotza. 5. izond. Minari buruz, intentsitate handikoa. Oinaze zorrotza. 6. izond. HIZKL. Ezaugarri akustikoen arabera, energiarik gehiena espektro akustikoaren maiztasun altuetan biltzen duen fonema (lodiari kontrajartzen zaio). 7. adb. Zorroztasunez, zorrozki. Agindua zorrotz betearazten du. 8. MUS. Ik. altu.



Atzera