ezpata

iz. 1. Arma zuria, metalezko xafla gehienetan zuzen eta zorrotzez eta eskutoki gehienetan babestuaz osatua. Bi ahoko ezpata. Etsai bortitz batekin ezpatan ari denean. 2. Karta espainoletako lau paloetako bat, ezpata baten irudia ezaugarri duena; palo horretako kartetako bakoitza. Zazpiko ezpata. 3. Lihoa eta antzeko landareak zehatzeko erabiltzen den lanabesa. 4. Orgaren edota gurdiaren aurre eta atzealdeetan jartzen den makiletako bakoitza. Gora darama gurdi-zama, gurpilak, ezpatak eta endaitza estaliz. 5. KIR. Esgriman erabiltzen den arma zuria, eskubabes erdiesferikoa duena eta gehienaz ere 90 cm luze izan daitekeena. 6. Ik. ezpara. • ezpata-mutil. TAUROM. Zezen-hiltzaileari zerbitzatzen eta haren ezpataz arduratzen den mutila. || ezpata-sagar. Ezpataren muturrean jartzen den pieza; eskutokia eta xafla lotzen ditu eta honen pisua orekatzen du. Horiek bai burdinazko jantziak, eta urrezko ezpata-sagarrak. • (Norbait) EZPATAN PASA. Ezpataz hil. Ezpatan pasarazi zuen herri guztia.



Atzera