arma
iz. 1. Erasorako edo defentsarako zernahi tresna. 2. (hed.) Zerbait lortzeko erabiltzen den bidea. Haren arma bakarra maitasuna zen. 3. MIL. Lurreko armadaren atal nagusietako bakoitza (infanteria, zaldieria, artilleria, injinerutza, etab.). • arma arin edo eramangarri. Pertsona batek berekin garraia dezakeena (fusila, pistola, etab.). || arma astun. Pisu dela medio, pertsona bakar batek ezin garraia dezakeena (kanoia, tankea, etab.). || arma biologiko. Giza biztanlerian, etxe-abereetan eta landare kultibatuetan izurrite larriak sor ditzaketen mikroorganismoez osatuak. || arma kimiko. Agente kimiko bereziak, etsaiak hiltzeko edo borrokatik at uzteko prestatuak. || arma nuklear. Nukleo atomikoaren fusio edo fisiotik sortzen den leherketa-indar ikaragarriaz baliatzen den arma suntsitzaile guztiz bortitza. || arma zuri. Metal-zati zorrotza duen esku-arma (ezpata, lantza, etab.). || arma-gizon. Soldadua. || su-arma. Bolboraren leherketa-indarraz baliatzen dena. • ARMA(K) HARTU. Armatu. || ARMETAN. 1. Borrokatzeko prest. Armetan jarria dauka Konpainia. 2. Borrokan, armak erabiliz. Armetan ikasi.
Atzera