landare
iz. 1. BOT. Plantae erreinuko izaki biziduna. Izaki zelulanitz eta eukariotikoak dira, fotosintesiaren bidez elikatzeko gai direnak. Ura, gatz mineralak eta karbono(IV) oxidoa zurgatzen dute, eta pigmentu berezien eta eguzkitiko energiaren laguntzari esker, energia kimikoa (azukreak) sintetizatzen dute. 2. Zuhaitz edo landare belarkara baten oin gazte eta txikia.
Atzera