luze
1. izond. Bere dimentsio handienean neurri handikoa edo ohi edo behar den baino neurri handiagokoa dena. Soineko luzeak. Ehun metro luze eta hogeita hamar metro zabal den eremu bat. 2. izond. Iraupen handikoa; ohi edo behar den baino iraupen handiagokoa. Epe luzeagoa behar duela. 3. izond. HIZKL. Silaba nahiz fonemez (bereziki bokalez) mintzatuz, igortzean laburren bikoitza irauten duena. Alemanak /i/ laburra eta /i:/ luzea bereizten ditu. 4. adb. Denbora luzez. Luze mintzatu zen. • LUZE-LUZE. Luzera handien den moduan, luzera handiena hartuz. Luze-luze etzanda.
Atzera