zabal

1. izond. Ikusten den eran, alboetara hedadura handiena duena; bere bigarren dimentsio handienean (handienari luzera esan ohi zaio) neurri handikoa, edo ohi edo behar den baino neurri handiagokoa dena. Kale luze eta zabala. Mundu zabalean ontzat hartutako hitzak. 2. izond. Duenetik emateko joera duena, eskuzabala; bihotz handikoa. 3. izond. Amore ematen dakien pertsona, sentiberatasuna onartzen duena; delakoaren jokabidea. Ikuspegi zabaleko pertsona zen. 4. iz. eta izond. Kostaldea ikusgai ez den itsas zatia (gehienetan itsas(o) zabal eran erabilia). 5. izond. Hedadurazko eta bigarren mailako adierak barne hartzen dituen hitz edo esaldi baten esanahi edo zentzuaz esaten da. Hitz baten esanahi zabala. 6. adb. Era zabalean, zabaltasunez. Zabal jokatu. • ZABAL-ZABAL. 1. Zabalera handien den moduan, zabalera handiena hartuz. Zabal-zabal erori zen. 2. Argi eta garbi, ezer ezkutatu gabe. Egia zabal-zabal aitortu dio amari.



Atzera