hedadura

iz. 1. Zerbaitek betetzen duen bitartea, espazioan nahiz denboran. Hedadura handiko oihanak. Denbora-hedadura jakin batean. 2. FIL. Eskolastikoen artean, gorputz batek espazioan egoteko eta espazioa betetzeko duen propietatea. 3. HIZKL. Hitz baten berezko edo jatorrizko esanahia zabaltzea, bere eremu semantikoan objektu edo kontzeptu gehiago analogiaz hartuz. Hitz baten hedadurazko adiera. 4. LOG. Hitz batek izendatzen dituen mundu errealeko izakien multzoa, haiek dituzten ezaugarri edo karaktere komunen multzoa adierazten duen edukierari kontrajarria. 5. MUS. Instrumentu edo ahots batek jo edo kanta ditzakeen nota baxuenaren eta altuenaren arteko bitartea.



Atzera