objektu
iz. 1. Ikusmenaz eta ukimenaz suma daitekeen gauza konkretua. 2. Erabilpen bat emateko asmoz gizakiak ekoiztua den gauza solido materiala, osotasun bezala hartzen dena. 3. FIL. Subjektuari kontrajarriz, hark pentsatutakoa edo sumatutakoa. 4. HIZKL. Aditzaren sintagma osagarria. • objektu zuzen. HIZKL. Aditz iragankor baten informazio-osagarri gisa, nor kasuan dagoen izen-sintagma. || objektu-lengoaia. INFORM. Objektu-programak adierazteko erabiltzen den lengoaia. Makina-lengoaia edo antzeko ezaugarriak dituen bat izaten da. || objektu-programa. INFORM. Iturburu-lengoaia idatzitako programa batetik abiatuz, mihiztatzaileak edo konpiladoreak sortzen duen programa. || zeharkako objektu. HIZKL. Aditz iragankor baten informazio-osagarri gisa, nori kasuan dagoen izen-sintagma.
Atzera