iturburu
iz. 1. Lur azpiko ura azalera isurtzen den aterabidea. 2. (hed.) Jatorria, hasiera. Alperkeria da bizio guztien iturburua. • iturburu-lengoaia. INFORM. Programa bat idatzita dagoen jatorrizko lengoaia, ordenadoreak egikaritu ahal izan dezan aurrez mihiztatzaile, interpretatzaile edo konpilatzaile baten bidez beste lengoaia batera itzuli behar dena. || iturburu-multzo. MAT. Korrespondentzia batean, B multzoan gutxienez irudi bat duten A-ko elementuen multzoa. || iturburu-programa. INFORM. Iturburu-lengoaian idatzitakoa.
Atzera