mundu
iz. 1. Diren gauza guztien multzoa; unibertsoa. Munduaren azkena hurbil ez badago. 2. Lurra, gizakia bizi den planeta. Munduan barrena ibiltzeko. 3. Errealitatean izaki- edo kontzeptu-mota baten inguruan bereiz daitezkeen zati erreal edo irudizkoetako bakoitza. Ideien mundua. Erleen mundua. Itsaspeko mundua. Euskal eta erdal munduak. 4. Lurrean bizi diren gizakien multzoa; gizakia bera. Munduak azkenaldi honetan daraman lasterra. Mundu guztiak dakienez. 5. Gizakia bizi den tokia, heriotza-ondoko bizilekuari kontrajarria (hau erakusleaz edo oraingo izenlagunaz erabiltzen da). Mundu honetako bizimodua. 6. Erlijioaren ikuspegitik, gizarteko bizitza, atseginen eta handikerien lekutzat hartua. Mundutik urrun bizi. • beste mundu. 1. Zenbait kultura eta erlijiotan, hil ondoko bizitzaren egoitza. Beste mundutik baletor bezala. 2. (batez ere pl.) Lurra ez den gainerako planeta, astro edo unibertso-eskualdeetako bakoitza. Jendeztaturik daudekeen beste munduak. || mundu-ikuskera. Gizakiak munduarekiko bizi duen jarrera osoa. • MUNDURA JAIO. Ik. jaio. || MUNDUTIK JOAN. Hil.
Atzera