uste
iz. 1. Norbaitek norbaiti nahiz zerbaiti buruz, itxura edo aztarnen arabera baina ziurtasun osorik gabe, egiazkotzat jotzen duen ideia; gertatuko denari buruz izaten den iritzia. Usteak erdia ustel. Ene ustea da hori. 2. Konfiantza; itxaropena (askotan on, handi, bete, guzti hitzekin). Banuen zuregan ustea. Uste ona izan behar dugu, ez beti gaizki pentsa. Gaindituko nuelako uste handian. Uste beteaz mesedeak eskatzeko. Uste guztia galdurik amore eman zuen. • USTE OSOA IZAN, EDUKI. Zerbait esaten den bezala gertatuko dela edo egia dela ziur egon; norbaitengan konfiantza osoa izan, eduki.
Atzera