azken

1. ord. Denboran, espazioan edo ordenan, beste guztien atzean edo ondoren dagoena edo gertatzen dena. Azken heldu da. Zure azken egunak alaitzeko. Lehenago hi baihintzen hizkuntzetan azkena. 2. iz. Amaiera. Munduen azkena etorriko balitz ere, ez zinateke asko estutuko. • AZKEN BURUAN. Azkenean. || AZKEN FINEAN, AZKEN BATEAN. 1. Azkenean. 2. Ondoren agertzen dena zerbaiten muineko edo azken mailako ondorio edo argudioa dela adierazten duen esapidea. Azken finean, horixe besterik ez da guk nahi duguna. || AZKEN(A) EMAN. Amaitu. || AZKENA JO. Gauzak bururaino eraman. || AZKENAK EGIN. Hil. || AZKENEAN. Bukaeran, gainerakoen ondoren. Azkenean denok espero genuena gertatu zen. || AZKENETAN (egon, izan...). Hilzorian. || AZKENIK. Azkenean; bukatzeko. Azkenik zera esan nahi nuke.



Atzera