inoiz

adb. 1. Behin ere ez (ezezko testuinguruetan). -Izan zara inoiz Parisen? -Ez, inoiz ez. 2. Gutxienez behin, noizbait (ezezkoak ez diren testuinguruetan). Inoiz ikusi izan ditut horiek elkarrekin hizketan. Izan al zara inoiz nire etxean ? • INOIZ EDO BEHIN. Noizean behin, oso gutxitan. Neskatxa batenganako maitasun berorik ez zaio ernatzen; haragizko jolasetara iraultzen da gehienaz inoiz edo behin, gogo gaiztoz bezala. || INOIZ EDO BERRIZ. Inoiz edo behin. || INOIZKA. Inoiz edo behin, noizean behin. Espainia honetan bizi izan naiz, inoizka joanaz Frantziara.



Atzera