gogo

iz. 1. Gizakiaren buru-ahalmenen, adimenaren egoitza edo iturburua. Hitzez, gogoz eta obraz. Altxa ezak heure gogo tristea. 2. Oroimenaren egoitza edo iturburua. Gogoan dut esan zidana. Oraintxe gogora etorri zait gaur nire emaztearen eguna dela. 3. Desira, nahi edo asmoen egoitza edo iturburua. Jateko, edateko gogoa. Gogo onez eta inork behartu gabe. 4. Espiritua. Aita, Semea eta Gogo Deuna. San I-azioren gogo-jardunak. • gogo-bahitze. Estasia. || gogo-jardun. Ik. 2 jardun. • GOGO EMAN. (batez ere Ipar.) Begiratu, adi egon. || GOGOA BEROTU. Animatu. || GOGO(A) HARTU. Erabaki. || GOGOAK EMAN. dio ad. 1. (lgart.) Nahi izan. Gogoak ematen dion bezala. 2. (Ipar.) Iruditu. Gogoak ematen dit ez daudela urrun. || GOGOAN ERABILI. Gogoeta egin, hausnartu. || GOGOAN HARTU. Kontuan hartu. || GOGOAN JO. Nazkatu. Lurreko gauza itsusiek gogoan jotzen naute.



Atzera