bitarte

1. iz. Biren arteko espazio edo denbora. 2. iz. Biren arteko harremanak bideratzen dituena. Apostoluak eta beste santu guztiak bitarte ditugula. 3. Denbora- edo espazio-hedadura baten muga adierazteko hitza. Seiak bitarte ez dadila behintzat etorri. Gela horretatik atera bitarte, ukuilua. 4. iz. MUS. Bi soinuren arteko altuera-tartea (bidun, hirudun, laudun, bostun, zortzidun, etab.). Elkarren segidan dauden bi soinuren artekoa (bitarte melodikoa) edo aldibereko bi soinuren artekoa (bitarte harmonikoa) izan daiteke. • -(E)LA BITARTE. -(e)la bide, -(e)la medio. Zenbat nahigabe, eskandalu eta negargarri ezkontza dela bitarte! || -EN BITARTEZ. -en bidez, aipatzen direnak bitarteko direla. Haien bitartez egin ditugun eskariak.



Atzera